EPSZ zertarako balio du?

Hombre que levanta los hombros en señal de interrogación
Zer da EPSZ?

16 pertsonaz osatutako talde bat gara eta egunero Elizondoko Benito Menni Zentruan dagoen EPSZra (Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrura) joaten gara. Idatzi honen bitartez, gure esperientziaren berri ematea gustatuko litzaiguke, eritasun mentala diagnostikatu diguten pertsona bezala.

Jarraian, EPSZren laguntzarik ez genuenean izandako bizipen eta sentsazioak bildu ditugu “ingresoz ingreso ibiltzen nintzen ona etorri arte”, “egunak eta gauak ohean pasatzen nituen eta bazkaltzeko bakarrik jeikitzen nintzen”, “ez nintzen etxetik ateratzen, beti bakarrik nengoen”, “psikiatrak medikazioa hartzeko esaten ninduen eta nik ez nuen hartzen”, “beti triste eta deprimituta nengoen”, “ez nuen eritasuna onartzen eta lo egitea bakarrik pentsatzen nuen”, “nere buruaz beste egiteko ideia obsesiboak nituen”, “lan egin nahi nuen baño ezin nuen”, “lanetik bota ninduten hainbat alditan berandu iristeagatik”, “aluzinazioak nituen eta ez nuen tratamendua hartzen”, “egun guztia etxea garbitzen pasatzen nuen eta ez nuen arrainik jaten nere obsesioen ondorioz”.

Eskizofrenia, desoreka bipolarra, obsesivo-konpultsiboa edo beste edozein diagnostiko izanda ere, egiaztatu dugu, daramagun bizimoduarekin konten gaudela eta helburu ezberdinak lortzeko gai izan garela gure esfortzuari, familiari, Burlatako osasun mentaleko zentru eta EPSZri esker.

Gaur egun, gure sentsazioak eta bizipenak oso ezberdinak dira “gogoz eta motibatuta esnatzen naiz eta horrek dutxatzera, nere burua zaintzera eta EPSZra etortzea laguntzen dit”, “hemen, beste gauza aunitzen artean, josten aritzen gara edo txakurrak paseatzera ateratzen ditugu eta horrek ongi sentiarazten nau”, “nire eritasuna onartu dut eta deskonpentsazioa baino lehen agertzen diren lehenbiziko sintomak identifikatzeko gai naiz” “gehiago ateratzen naiz etxetik” “nire ekintzen erantzunkizunak onartzeko gai naiz”, “orain, lehen egiten ez nituen gauzak egiteko gai naiz eta hori dela eta hobekiago sentitzen naiz”, “nere buruaz beste egiteko ideia obsesiboak desagertu zaizkit”, “lehen triste nengoen eta orain ez”, “ongi heldu zait ona etortzea hemen paseoak egiten bait ditugu”, “orain nere inguruko jendearekin gehiago erlazionatzen naiz”, “gaur egun arraina jaten dut eta mania eta obsesio gutiago dauzkat”, “autonomía gehiago daukat eta nire pisuan bakarrik bizitzeko gai naiz”, “talde baten kide naiz eta horri esker beraiekin elkartzen naiz asteburuetan edo oporretan zerbait hartzeko edo zerbait egiteko”, “babestutako lan bat lortzeko aukera izan nuen eta gaur egun bertan jarraitzen dut”, “Zentruko lorezainarekin lan egiteko aukera eman didate eta pozik daude egindako lanarekin”, “autonomoagoa naiz nere tratamendua prestatu eta hartzeko, baita etxean laguntzeko ere, adibidez, mahaia jartzen eta kentzen, osasun etxean edo ileapaindegian zitak bakarrik hartzeko ere gai naiz, etxeko gauzak egiteko ere, erosketak egiteko, sukaldatzeko, garbigailua jartzeko, tramite ekonomikoak bankuetxean egiteko, autobusa hartzeko, etab.

Gu bezalako egoeran aurkitzen diren pertsonei, ondorio bezala erran nahi diegu, beraien sentimenduak eta sentsazioak inguratzen dieten pertsonekin partekateko,  profesionaletan laguntza eskatzeko eta beraien ametsak lortzen saiatzea, posible baita.

Para leerlo en castellano, haz clic aquí.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s